berria.info

 

Asteartea, 2013ko abuztuak 6a.

 

Laudiora iritsiko da gaur mendi martxa.

 

SELEKZIOA. Esaitek antolatzen duen mendi martxa Laudiora iritsiko da gaur. Larunbatean Lanestosan hasitako egitasmoak hiru etapa egin ditu jada. Enkarterrietan barrena aritu da egunotan, eta Turtzion, esaterako, harrera bikaina egin zioten. Larunbatean bukatuko da Irunen, aurrez Hazparne, Senpere eta Urruñatik igaro ondoren.